Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

lunes, 5 de diciembre de 2016

LEHEN HEZKUNTZAK ERABILTZEKO BALIABIDE DIGITALAK

BLOG-eko atal honetan, Lehen Hezkuntzan erabiltzeko baliabide digital interesgarriak azalduko ditut. Hauen bidez, irakaslearen azalpen teorikoak aberasgarriagoak izazteaz gain, ikasleek modu entretenigarriagoa batean ikas dezakete, haien motibazioa eta gaiarekiko interesa pizten delarik.

Glogster online aurkitzen dugun aplikazioa da, Web 2.0 belaunaldiko tresnetako bat. Online izateagatik, ez dago deskargartu edo instalatutako programa baten beharrik. Internetaren baitan dagoen espazio birtualean lan egiten duenez, egindako guztia gordertzen da. 


Zertarako erabiltzen da? Posterrak formatu digitalean egiteko erabiltzen da eta irudiak, grafikoak, etb. txertatzeko aukera ematen du. Aplikazio honek, erabilera nahiko intuitiboa du, beste modu batera esanda, modu erraz batean kontrolatu daiteke. 

Glogster programaren bi bertsio daude, Glogster eta Glogster Edu. Azken hau, hezkuntza arloan erabiltzeko bideratuta dago eta bere ezaugarri nagusia irakasleak ikasleen kontuak kudeatu dezakela da. 




Educaplay jarduera interaktiboak sortzeko garatutako proiektua da, eta gutxika-gutxika erreferentea bihurtu da, jarduerak eta hezkuntza arloko edozein irakasgai buruzko material didaktikoa eskuratzeko. Plataforma honetan eraikitzen diren materialak online dira, eta plataforman gordetzen dira ondoren beste irakasleekin konpartitzeko asmoz.

Beraz, Educaplay plataforma bat da hezkuntza arloko multimediazko jarduerak sortzeko. Emaitza erakargarria eta profesionala lortzen da, eta jardueren artean mapak, asmakizunak, gurutzegramak, elkarrizketak, diktaketak, hizkiak edo hitzak antolatzeko edo erlazionatzeko jarduerak, letra sopak eta testak aurki daitezke. Gainera, norberaren blogean edo web orrialdean plataforman sortutako jarduerak txertatzeko aukera eskaintzen du.
Educaplay erabiltzeko garrantzitsua da irakasleak irudimena piztea, eta ikasleekin landu nahi diren edukiak kontuan izanda, jarduerak sortzea. Horrela, ikasleak modu entretenigarri eta motibagarri batean ikastea ahalbidetzen da. 



Google Expeditions aurreko astean ezagutudan aplikazioa da. Aplikazioak nire arreta deitu zuen azalpenak modu entretenigarri eta berritzailean emateko aukera ematen duelako. 

Azken urteetan, Errealitate Areagotuak hezkuntzan garrantzia handia hartu duen baliabidea da  eta Google-k arlo horretan presentzia izateko  asmoz, 2014. urtean EA-n oinarritutako Google Cardboard betaurrekoak sortu zituen. Betaurreko hauen arrakasta ikusita, hezkuntza arloan erabiltzeko antzeko baliabide bat sortu zuen Google empresak: Google Expeditions. Kartoizko betaurreko (Cardboard) eta tablet  batzuez baliatuta, ikasleek modu birtual batean munduko edozein lekura bidaiatzeko aukera dute. Oso erabilgarria izan daiteke, izan ere, ikasleengandik urrun dauden tokiak aztertzeaz aparte, itsasondoa eta espazioa ere aztertu daitekeelako. 

Aplikazio honetaz ehuneko ehunean disfrutatzeko, ikasleen tabletetan Expeditions eta Google Arts & Culture aplikazioak instalatuta egon behar dira. 


Jarraian, aplikazioaren funtzionamendua hobeto ulertzeko bi bideo jarriko dizkuzuet eskuragarri. 




lunes, 28 de noviembre de 2016

WEB 2.0 KONTZEPTUA


Komunikazio web-en munduan aldaketa ugari suertatu izan dira azken urteetan. Aldaketa horien artean aipagarriena, Web 1.0 tik Web 2.0ra egon den saltoa da. Aldaketa honek eragin handia izan du gure gizartean.  Web 2.0 kontzeptua oraindik aski barneratua ez dugunean, adituek belaunaldi berri batez hitz egiten hasi dira, Web 3.0. Noiz iritsiko den ziur ez baldin badakite ere, izango dituen ezaugarriak badakizkigu.

… Zer da Web 2.0?

Web 2.0 O´Reilly Mediak 2004.urtean erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke web gune sozialak eta komunikaziorako tresnak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

… Zeintzuk dira Web 2.0ren ezaugarriak?
  • RSS zerbitzua: Irakurle RSS,  informazioa bilatzen eta aukeratzen du, nabigatzaile pertsonalizatua da. Denbora aurrezten digu eta webgune multzo zabal batetik gure intereseko dokumentuak hautatzen ditu.
  • Web 2.0an erabiltzaileak sortzaileak bihurtzen dira.
  • Web 1.0an ez bezala, Web 2.0a didaktikoa da.
  • Sarean modu desberdinetan parte hartzeko aukera ematen du.
  • Erabiltzaileen arteko interakzioa dago.

miércoles, 23 de noviembre de 2016

PEDAGOGIAREN GURPILA


Pedagogiaren gurpila, teknologia, pentsamendua, motibazioa eta ikaskuntza metodoa erlazionatzeko baliabiderik eraginkorrena  da. Gurpil honen bidez, irakasleak, lortu nahi dituen helburuak gain hartuta, jarduera batzuk eraikiko ditu. jarduerak gauzatzeko herramintarik aproposenak proposatzen dituelarik. Herraminta hauen bitartez, ikasleek haien autonomia eta ikaskuntza, modu dinamiko, eraginkor eta esanguratsu batean garatuko dute.


Gurpil berezi hau, barrutik kanpora irakurtzen da. Lehenik eta behin, Bloom en Taxonomian aurki daitezkeen aditzak ditugu, ondoren, hitz gako edo ekintzetara bideratutako aditzekin topo eginez. Behin aditzak aukeratuta, hauek lantzeko herramintak aurkituko dira eta azkenik, erabili daitekeen pedagogia aurkezten dira.


miércoles, 2 de noviembre de 2016

NOLAKO ERAGINA DU TEKNOLOGIAK HEZKUNTZAN?


Jarraian, teknologiak hezkuntza sisteman izandako eraginaz mintzatzen den artikulu baten link-a utziko dizuet. Nicolás Riverak (2016) idatzitako Del lápiz al stylus: cómo la tecnología está transformando la educación  artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet, beste gauza askoren artean, hezkuntza sistemak gaur egungo egoera sozialera egokitzeko behar dituen aldaketetak eta hezkuntzan teknologia ezarri denetik eman izan diren aldaketa guztiak azaltzen dituelako. Guzti hau ezagutzea interesgarria eta beharrezkoa dela uste dut, gehien bat, bere etorkizun profesionala hezkuntzan ikusten duten pertsonetan. Izan ere, irakaslea hezkuntza egoera sozialera egokitzea eta ikasgelan teknologia modu didaktiko batean erabiltzeko gai izan behar da.


Honetaz gain, MOOC-eko 5.moduluaren bidez ikastetxe ezberdinetan aurrera eramaten ari diren irakaste-ikaste digitalaren egoera berriak ezaugutu ondoren,  Lauaxeta Ikastolan garatu duten ikaskuntza teknologikoaren adibide baten link-a eskuragarri utziko dizuet.