Mostrando entradas con la etiqueta EREDUAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EREDUAK. Mostrar todas las entradas

martes, 13 de diciembre de 2016

BLOOM TAXONOMIA

Benjamin Bloomek ezarritako sailkapenari Bloom-en Taxonomia deritzo. Ikaste emaitzak sailkatzeko irizpideak ematen ditu Bloom-en taxonomiak. Hezitzaileek ikasleei proposatu diezazkieketen helburu eta trebetasunen sailkapena da eta goi mailako ikaskuntza behe mailako ikaskuntzaren menpekoa dela defendatzen du.

Hiru alderdi garatzen dira bertan:



1. Alderdi kognitiboa.
2. Alderdi afektiboa.
3. Alderdi psikomotorea.

Jarraian, alderdi afektiboak dituen sei mailak aztertuko ditut.

GOGORATU /Remembering: Ikasleak gogoratzen al du informazioa?
Definitu, erreproduzitu, zerrendatu, memorizatu, errepikatu,...

 ULERMENA/ Understanding:  Ikaslea  ideiak eta kontzeptuak azaltzeko gai  da ?
Sailkatu, deskribatu, eztabaidatu, azaldu, identifikatu, kokatu, antzeman, aukeratu, itzuli,...

APLIKAZIOA/ Applying:  Ikaslea informazioa beste era batean bideratzeko gai da?
Aukeratu, frogatu, antzeztu, erabili, ilustratu, interpretatu, esku hartu, programatu, zirriborroa, ebatzi, erabili, idatzi,...

ANALISIA/ Analyzing:  Ikaslea atalak bereizteko gai da?
Baloratu, konparatu, egiaztatu, kritikatu, baztertu, bereiztu, aztertu, saiakuntzak egin, galderak,...

EBALUAZIOA/Evaluating:  Ikaslea bere erabakia edo jarrera arrazoitzeko gai da?
Baloratu, eztabaidatu, defendatu, juzkatu, babestu, balioetsi, ebaluatu,...

 SORMENA/ Creating:  Ikaslea produktu edo ikusmolde berriak sortzeko gai da?
Antolatu, eraiki, sortu, diseinatu, garatu eta formulatu.



miércoles, 23 de noviembre de 2016

PEDAGOGIAREN GURPILA


Pedagogiaren gurpila, teknologia, pentsamendua, motibazioa eta ikaskuntza metodoa erlazionatzeko baliabiderik eraginkorrena  da. Gurpil honen bidez, irakasleak, lortu nahi dituen helburuak gain hartuta, jarduera batzuk eraikiko ditu. jarduerak gauzatzeko herramintarik aproposenak proposatzen dituelarik. Herraminta hauen bitartez, ikasleek haien autonomia eta ikaskuntza, modu dinamiko, eraginkor eta esanguratsu batean garatuko dute.


Gurpil berezi hau, barrutik kanpora irakurtzen da. Lehenik eta behin, Bloom en Taxonomian aurki daitezkeen aditzak ditugu, ondoren, hitz gako edo ekintzetara bideratutako aditzekin topo eginez. Behin aditzak aukeratuta, hauek lantzeko herramintak aurkituko dira eta azkenik, erabili daitekeen pedagogia aurkezten dira.